XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) kexu ziren, nekez lortuko zuten garaipena.

Ehiztariek laguntza bidaltzea erabaki zuten.

Astebeteko epean, ahaleginak berrindartu beharko zituzten ahalik erre ur gehiena produzitzeko.

Eguna ailegatu zenean, espazioportutik hiru kruzero estelarrek lurrutzi zuten, euren zamategietan zenbait dozena tonelada ur zeramatela.

Oraingo honetan ez zen ustekabearen laguntzarik lortu.

Robotek, ez bait zen inondik ere agertzen hezur-haragizko inbasorerik, ondo babestuta erantzun zioten erasoari: lehen lerroak egurrezko teilatu baten aterpetik tiroka erantzun zien erasotzaileei.

Guduak bi egun iraun zuen, eta erasotzaileak garaile atera ziren.

Hala ere, ez zen garaipen gozoa izan: amaitu ondoren, hiri hartako kaleak txatarra ketsuz josirik azaldu ziren, baina baita gizon hil edo zaurituz.

Harrigarriro, inbasoreek ez zuten astrountzi bakar bat ere bidali burrukara.

Horrek inkognita berri bat eransten zien ordura arte inbasoreen inguruan zeudenei: ez zeukaten inbasoreek beste astrountzirik?

Ez, ez zen posible, planeta oso bat inbaditzeko, gerra kruzero batzuk behintzat ekarriko zituzten.

Orduan, hauxe zen erantzuna: inbasoreak planetatik alde egiteko prestatzen ari ziren, aurrean inbadituriko planetetatik aldegin zuten bezain azkar.